Kargatzen...
Itxi

PARLAMENTO EN LAS ONDAS

Biktimen eta erasotzaileen arteko topaketa errestauratiboen garrantzia nabarmendu dute euskal alderdiek

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Zinemaldian estreinatu berri den Maixabel pelikulak, Zaballako espetxean izandako biktimen eta erasotzaileen arteko topaketen gaia mahai gainean jarri du, berriro. Elkarrizketa horien inguruan hitz egin dute, besteak beste, Radio Euskadiko solasaldi politikoan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Bakearen eta elkarbizitzaren eraikuntzan, biktimen eta erasotzaileen arteko topaketa errestauratiboak garrantzitsuak direla nabarmendu dute EAJ, EH Bildu, PSE, Elkarrekin Podemos-IU eta PP-Cs taldeetako ordezkariek, Radio Euskadiko Parlamento en las Ondas saioan. Gaia "oso sentsiblea" dela aitortuta, "biktimekiko errespetua"  lehenetsi behar dela elkarrizketa prozesu horietan adierazi dute.

Leizuri Arrizabalaga EAJko kidearen hitzetan,  jeltzaleek beti defendatu dituzte presoen birgizarteratzea eta horretarako beharrezkoak diren prozesu errestauratiboak. Ildo horretan, espetxeen eskumena bereganatzen duenean, Eusko Jaurlaritzak bide horretan lan egingo duela nabarmendu du.

Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkideak, bere aldetik, adierazi du euskal gatazkak ertz asko dituela eta horietako asko daudela, oraindik, zintzilik. Maixabel Lasak elkarbizitzari eta herri honen etorkizunari egindako ekarpenean jarri du azpimarra.

Ekain Rico sozialistak, bestalde, terrorismoak eragindako mina salatu ondoren, biktimentzako justizia aldarrikatu du, "errespetutik eta erreparaziotik".

David Soto Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarkideak ere biktimen eta erasotzaileen arteko topaketen balioaz hitz egin du. Biktimen borondatea errespetatu behar dela beti adierazi du, eta "enpatia, eskuzabaltasuna edota ardura" bezalako balioak sustatzeko premiaz hitz egin du.

Carmelo Barrio popularrak uste du topaketa errestauratiboen helburua indarkeria deslegitimizatzea izan behar dela.

Albisteak (2)

Audioak (1)