Itxi

Aurkezpena

Biktimak 'umildu' izanagatik barkamena eskatu du ezker abertzaleak

Erredakzioa

Ezker abertzaleak "Eraiki dezagun bakea prozesu demokratikoan" izeneko adierazpena aurkeztu du Donostian.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Ezker abertzalea atsekabetuta azaldu da "ETAren indarkeriak sortutako minagatik" eta "alderdiak, bere jarrerarekin, sortu ahal izan duenagatik, biktimek sentitu ahal izan duten irainagatik, baina inolaz ere, ez da asmo txarrarekin egindakoa izan", azaldu dute.

"Eraiki dezagun bakea prozesu demokratikoan" izeneko adierazpena aurkeztu dute Donostiako Kursaal jauregian. Ezker abertzaleak "ETAren indarkeriak sortu duen mina eta sufrimendua" onartu du, "baita Espainiako eta Frantziako estatuek errepresioarekin sortu dutena ere".

Gainera, ezker abertzaleak "egindako adierazpenekin edo ekitaldiekin, ETAren ekintzak sortutako minaren aurrean bihozgabe itxura eman duela" onartu du, eta horren aurrean, "eragin duen asmo txarrik gabeko minagatik" penatu da.

Honen harian, "gatazkaren gordintasunean, biktima batzuekiko adierazi dugun sentsibilitatea beste batzuekin falta izan zaigu", onartu dute. "Argi eta garbi onartzen dugu, eta adierazi nahi dugun zintzotasunarekin onartzea espero dugu".

Egiaren batzordea

Ezker abertzalearentzat, "ezinbestekoa" da gertatutakoaren inguruan hitz egitea eta "egia" azaleratzea. Horregatik, , "izaera independentea eta nazioartekoa" izango duen egiaren batzorde bat eratzea proposatu du. Honek, gatazkan gertatutako gehiegikeri guztiak aztertu beharko lituzke.


Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)

Informazio gehiago (2)