Itxi

Pedro Sanchezek erabakita

Mendia PSOEren Exekutiba berrian sartuko da, eta Lopezek eta Cerdanek ere Zuzendaritzan jarraituko dute

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Lehendakariordea Ikerketa eta Programa idazkari izango da. Odon Elorza Donostiako alkatea, berriz, PSOEren Zuzendaritzatik aterako da. Santos Cerdan diputatu nafarrak, ordea, Antolakuntza idazkari karguari eutsiko dio.

Idoia Mendia lehendakariordea. Argazkia: EFE

Larunbat honetan izandako PSOEren 40. Kongresuaren ostean, Zuzendaritza berria osatuko duten izenak ezagutzera eman dituzte. Hala, Pedro Sanchezek diseinatutako Exekutiba berriak Patxi Lopez mantenduko du Zuzendaritzan, eta Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia eta bigarren lehendakariordea sartuko da.

Gauzak horrela, PSOEko Zuzendaritza berriak euskal sozialismoaren hiru ordezkari izango ditu: Lopez, Mendia, eta Santos Cerdan nafarrak. Diputatu horrek PSOEren Antolakuntza idazkari karguari eutsiko dio.

Patxi Lopezek Politika Federaleko arduraduna izateari utziko dio, eta Memoria Demokratiko eta Laikotasuneko Idazkaritzaren buru izango da. Bestalde, Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia eta bigarren lehendakariordea Ikerketa eta Programa idazkaria izango da.  

Odon Elorza Donostiako alkate ohia, berriz, atera da Zuzendaritzatik.

Albisteak (3)