Kargatzen...
Itxi

ELKARRIZKETA

Gorka Urtaran, Eudeleko presidentea: 'Ezin dira legeak egin udalak kontuan izan gabe, errespetua merezi dugu'

EITB Media

Leer en Castellano

Eudel Euskal Udalen Elkarteko buru eta Gasteizko alkate ere badenak kezka adierazi du Auzitegi Konstituzionalak plusbalioaren gaineko zergaren hainbat puntu baliogabetu dituelako.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak plusbalioaren gaineko zergaren hainbat puntu baliogabetu eta biharamunean, epaiaren lehen balorazioa egin du Gorka Urtaran Eudel Euskal Udalen Elkarteko presidente eta Gasteizko alkate ere badenak. Azterketa sakonago bat egiteko zain, udaletan eragin nabarmena izan dezakeela adierazi du. 

Radio Vitorian egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, Gasteizko Udalak 2017. urtean aldatu zuen plusbalioaren gaineko zerga. Horren arabera, higiezina erositakoan baino prezio garestiagoan saldutakoan soilik ordaintzen da. "Ez da bidezkoa pertsona batek zerga bat ordaintzea etxebizitza bat kostatu zitzaiona baino prezio baxuagoan saltzen duenean. 2017an zuzendu zen hori. Baina orain zalantzan jartzen da zergaren kalkuluak ezartzen duen zerga oinarriaren konstituzionaltasuna, eta horrek zerga horretatik datozen diru-sarrera horiek kobratzeari uztea ekarriko luke", gehitu du Urtaranek.

Hori dela eta, udalek aurrekontuak onartzeko eta zerbitzu publikoak eskaini ahal izateko berme juridikoak behar dituztela aldarrikatu du. "Ezin dira legeak egin udalak kontuan hartu gabe. Errespetu instituzionala merezi dugu gure udal-finantzen burujabetasuna bermatzeko".

Bideoak (1)