ESPAINIAKO AURREKONTUAK
Matute: "Negoziazioek aurrera jarraitzea ahalbidetu dugu, baina ez dago akordiorik baiezko botoa emateko"
EITB MEDIA
EH Bilduko diputatuak argitu duenez, PSOE eta Unidas Podemoseko Gobernuaren Estatuko Aurrekontu Orokorrak babesteko akordioa "urrun" dago oraindik.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Ostiral honetan, Espainiako aurrekontu orokorrei jarritako osoko zuzenketa batzuk aurrera ateratzea galarazi zuen EH Bilduk, EAJrekin eta ERCrekin batera. Keinu horrekin, "negoziazioek aurrera jarraitzea ahalbidetu dugu, baina ez dago akordiorik baiezko botoa emateko", adierazi du Oskar Matute EH Bilduren diputatuak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Ildo horretan, Matutek gogorarazi du EH Bilduk, zuzenketa partzialen bidez, "herritarrentzako eskubide sozial eta laboral gehiago" eskatu dituela, pandemia osteko garai hauek zailak izan daitezkeelako.
"Aberastasuna banatzea lekarketen ekimenak" bultzatu behar direla ere esan du, eta etxebizitza eskubide subjektiboa bermatu beharra dagoela. Lan erreforma bertan behera uztea ere eskari garrantzitsua dela nabarmendu du Matutek, eta gogorarazi du hala adostu zuela Gobernuak 2020ko maiatzean, euren babesaren truke. Ildo horretan, gaitzetsi egin du "aldaketa" eta "erreforma" terminoetan hitz egitea, eta egin behar dena "2012ko lege hori bertan behera uztea" dela berretsi du.