Itxi

memoriaren eguna

Espetxe politika "krudela" salatu du Etxeratek Memoriaren Eguna dela-eta egin duen elkarretaratzean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Patricia Velez Etxerateko bozeramaileak azaldu duenez, aurten ere mobilizazioak egin dituzte "biktima guztien memoria eta aitortza" eskatzeko.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Etxerat ETAko presoen senideen elkarteak elkarretaratzea egin du asteazken honetan Eusko Legebiltzarraren aurrean, Memoriaren Eguna dela eta, biktimen aitortza eskatu eta ETAko presoei aplikatzen zaien espetxe-politika "krudela" salatzeko.

Bilkuran EH Bilduko hainbat legebiltzarkidek parte hartu dute, Maddalen Iriarte bozeramailea buru zutela. Minutu batzuk lehenago Memoriaren Egunaren harira Legebiltzarrak antolatutako ekitaldian parte hartu dute.

Patricia Velez Etxerateko ordezkariak azaldu duenez, aurten ere egun honetan mobilizazioak egin dituzte "biktima guztien memoria eta aitortza" eskatzeko. Horren esanetan, "ezin dugu elkarbizitzara eta memoria eraikitzera iritsi kontakizun bakar batetik".

Velezen esanetan, erakundeek ez dituzte aitortu Euskaditik urrun dauden ETAko presoak bisitatzeko egindako joan-etorrietan hil diren pertsonak, ezta preso horiei ezarritako espetxe-politika "krudela" dela-eta bizia galdu duten presoak ere.

Gainera, azken urteetan arlo horretan aurrerapausoak eman direla dirudien arren, orain, gai honen inguruan eztabaidatzeko orduan, "atzerapausoak" ematen ari direla kritikatu du.

Gauzak horrela, Etxerateko bozeramaileak eztabaida "lasaia" eskatu du gai horren inguruan, eta pertsona guztien "sufrimenduaren berdintasun morala" onartzeko beharra azpimarratu du.

Albisteak (1)

Bideoak (1)