Kargatzen...
Itxi

PARLAMENTO EN LAS ONDAS

EAJren eta PSEren arabera, badago oraindik denbora oposizioarekin aurrekontuen inguruko akordioa egiteko

EITB MEDIA

Leer en Castellano

EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-EBk euren proposamenak errealistak direla defendatu dute. PP-CS koalizioak uste du Eusko Jaurlaritzak nahiago duela aipatutako bi horiekin egitea akordioa, baina, hala ere, negoziatzen jarraituko dute.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

EAJk eta PSEk "oraindik ere denbora asko" dagoela negoziaketarako berretsi dute gaur Radio Euskadiko Parlamento en las Ondas saioan, "oposizioarekin bat egin dezakegun oinarri garrantzitsuak egon daitezke" esan dute bi alderdietako parlamentarioek.

Jose Antonio Suso jeltzaleak eta Alberto Alonso sozialistek berretsi dute aurrekontu proiektua "inoizko sozialena" dela. Baina hori ukatu egin dute EH Bilduko eta Elkarrekin Podemos EBko ordezkarik, eta esan dute hainbat partida sozial oso garrantzitsutan diru kopurua jaitsi egin dela aurreko urteetako aurrekontuekin alderatuta.

Iker Casanova koalizio abertzaleko bozeramailearen ustez, oposizioak proposamenak egin izanak "lekuz kanpo harrapatu du Gobernua", eta Exekutibaren diskurtsoak "oposizioa banatzea" zuela helburu salatu du. Aurrekontu proiektua "txarra" dela adierazi du Casanovak baina onartuta daukala EAJk eta PSEk gehiengo osoa daukatela. Horregatik, "Gobernuari ez onartzea zaila litzaizkiokeen sei proposamen ekonomiko" egin dizkiotela azaldu du.

Elkarrekin Podemos EBko bozeramaile Isa Gonzalezek ere Eusko Jaurlaritzaren jarrera kritikatu du, honek "oposizioaren proposamenak ez direla errealistak" esan eta gero. Euren planteamenduak "errealistak izateaz gain, beharrezkoak" direla defendatu du.

PP-CS koaliziotik, Carmelo Barriok tamalgarritzat jo du negoziaketak "berandu" hasi izana baina hizketan jarraitzeko prest agertu du, naiz eta konbentzituta dagoen "EAJk eta PSEk EH Bildurekin eta Elkarrekin Podemos -EBrekin" egin nahi dutela akordioa.

Bestalde, oposizioko taldeen iritziz, eztabaida fiskala aurrekontuen negoziaketa prozesuan sartu beharko litzateke, Azpiazu kontseilaria aldekoa ez bada ere. Fiskalitatea hizpide izan aste honetan, gainera, Iñigo Urkullu lehendakariaren eta Isabel Diaz Ayuso Madrilgo presidentearen ika-mikaren harira. PP-CS ez beste guztiek gaitzetsi egin dute Ayusoren eredua eta aberastasuna birbanatzen duen sistema fiskalaren alde egin dute.

Albisteak (2)

Audioak (1)