Kargatzen...
Itxi

A20 MANIFESTAZIOA

Urruzuno: "Herritarren erantzuna espero genezakeena baino are handiagoa izan da"

Ane Goñi | EITB MEDIA

Leer en Castellano

EH Bilduren koordinatzaile orokorraren ondokoa oso pozik agertu da atzo koalizioa abertzaleak milaka lagun bildu zituelako Bilbon, independentziaren alde.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Unai Urruzunok adierazi du atzo independentziaren alde egindako manifestazioa oso garrantzitsua izan zela, "une politiko historikoa bizi dugulako", "neoliberalismoa agortua dagoen seinaleak ematen ari den garaia", hain zuzen ere. Gainera, "lurralde ereduari buruzko eztabaida irekitzeko aukera errealak" daudela uste duela gainertu du gaur goizean Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.

Gauzak horrela, ezkerreko indar subiranistak bat egitearen alde egin du, "ibilbide orri bat zehazteko" eta nazio sozialista, independentea eta burujabea eraikitzearen alde egin du, atzo Arnaldo Otegik manifestazioaren amaieran egindako hitzaldiarekin bat eginez.

EH Bilduren koordinatzaile nagusiak Euskal Herrian "bloke historiko bat" osatzeko deia egin zuen "herri honek merezi duen estatusa lortzeko", eta "lidergo berritua"rekin etorkizuneko "erronka handiei" aurre egiteko.

Urruzunok nabarmendu duenez, koalizio abertzaleak "gero eta paper erabakigarriagoa du instituzioetan" baina, era berean, kalea mobilizatzeko indarra ere badu. Zentzu horretan, "ezkerreko oinarri independentistarekin berrelkartzea" beharrezkoa zela berretsi du.

Albisteak (1)

Bideoak (1)

Audioak (1)