Itxi

2022ko aurrekontuak

Eusko Jaurlaritzak eta EH Bilduk negoziatzen jarraituko dute azken bilera telematikoaren ostean

Agentziak | EiTB Media

Leer en Castellano

Batzarra, oraingoan, telematikoa izan da, Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburua bakarturik baitago covid-19an positibo eman ondoren.

Azpiazu sailburuaren eta EH Bilduren arteko azken bilera presentziala. Argazkia: EFE

2022ko aurrekontuak negoziatzen jarraituko dute Eusko Jaurlaritzak eta EH Bilduk. Asteazken honetan bilera berri bat egin dute, balizko akordio bat ixteko aukerak aztertzeko, bi aldeetako iturriek azaldu dutenez.

Batzarra, oraingoan, telematikoa izan da, Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburua bakarturik baitago covid-19an positibo eman ondoren.

Aldez aurretik, Eusko Jaurlaritza eta koalizioa beste bi aldiz bildu dira. Une honetan, aurrekontuak adosteko bide bakarra da EH Bildu; izan ere, Elkarrekin Podemos-IUk eta PP+Cs koalizioak osoko zuzenketak aurkeztuko dituztela iragarri dute dagoeneko. Hala eta guztiz ere, aurrekontuak onartzea bermatuta du Gobernuak, Jaurlaritzak gehiengo osoa duelako Legebiltzarrean.

EH Bilduk eta Gobernuak bilera telematikoa egin ondoren, "lanean jarraituko" dutela azaldu dute Ogasun eta Ekonomia Saileko iturriek.

Bestalde, EH Bilduk norabide berean egin du. Bileran proposamenak trukatu dituztela azpimarratu du koalizioak. "Akordiorik onenaren bila lanean jarraitzen" duela erantsi du.

Albisteak (4)