Itxi

Ustelkeria

Fiskaltzak beste sei hilabeterako luzatu du Juan Carlos I.ari buruzko ikerketa

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Suitzatik Espainiako errege emerituaren kontuei buruzko dokumentazioa bidaltzeko zain daude eta horregatik eskatu dute ikerketaren luzapena. Hala ere, ziurtzat ematen da auzia artxibatu egingo dutela.

Juan Carlos Borboikoa. Artxiboko argazkia: EFE

Dolores Delgado Estatuko Fiskalburuak gaur sinatu du Juan Carlos Borboikoari lotutako hiru ikerketak beste sei hilabetez luzatzeko baimena, EFE agentziak jakinarazi duenez.

Auzitegi Goreneko Fiskaltzak erabakita omen dauka izapideak artxibatzea, baina Suitzatik Espainiako errege emerituaren kontuei buruzko dokumentazio bidaltzeko zain daude eta izapideetarako epea luzatzea eskatu behar izan dute.  

Areago, litekeena da auzia sei hilabeteko epea agortu aurretik artxibatzea, Suitzako agiriak heldu bezain laster.    

Duela aste batzuk publikatutako informazioaren arabera, Juan Carlos I.enak urtea amaitu aurretik Espainiara bueltatzeko asmoa du.

Abu Dhabira egin zuen ihes 2020ko abuztuan, ustelkeriagatik ikertuko zutela jakin zenean.  

 

Albisteak (2)