Itxi

LAN ERREFORMA

Lan-erreformaren kontra bozkatuko dute EAJk eta EH Bilduk, hainbat moldaketa jaso ezean

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Aldiz, PP-Cs koalizioak uste du talde abertzaleek Pedro Sanchezen Gobernuaren proposamena babestu egingo dutela Kongresuan, eta horrenbestez, Espainiako Gobernuak mahai gainean duen lan-erreforma aurrera aterako dela.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Radio Euskadiko Parlamento en las Ondas saioan, besteak beste, Espainiako Gobernuak aurrera atera nahi duen lan-erreforma izan dute hizpide. EAJk eta EH Bilduk argi utzi dute ez dutela testua bere horretan babestuko, eta eurek proposatutako moldaketak jaso ezean, kontra bozkatuko dutela.

Azken asteotan EAJk aurreratu bezala, Jose Antonio Suso legebiltzarkide jeltzaleak hitzarmen autonomikoak Estatukoen gainetik lehenestea jarri du ezinbesteko baldintzatzat, eurek lan-erreforma babesteko. "Lan harremanetarako euskal markoa errespetatu behar da", esan du.

Ildo beretik mintzatu da Iker Casanova EH Bilduko ordezkaria ere. Horren ustez, hitzarmen autonomikoak lehenesteaz gain, badira nahitaez jaso behar diren beste erabaki batzuk, tartean, "45 eguko kalte-ordainak". Ezkerrak urtetan lortutako eskubideei uko egitea litzateke, Casanovaren ustez, errefoma hau onartzea. Horregatik, EH Bilduren babesa lortzea erraza ez duela izango esan dio Espainiako Gobernuari.

Aldiz, Madrilen gobernukide diren PSEk eta Elkarrekin Podemos-IUk "erreformak aurrerapauso garrantzitsuak" ekarriko dituela azpimarratu dute, besteak beste, "behin behinekotasuna amaitzeko". Ekain Rico sozialistak "arduraz jokatzeko" eskatu die alderdi abertzaleei, "langileen eskubideak berreskuratuko dituen lan-erreforma" baten aurrean daudela esanez. Iñigo Martinez Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarkideak ere, Espainiako Gobernuaren proposamena babestu du, baina "abiapuntua" dela adierazi du.

PPk egindako lan-erreformaren alde hitz egin du Carmelo Barrio popularrak, "milioika lanpostu" sortzeko balio izan zuela nabarmenduz. Azkenean, talde abertzaleek Sanchezen proposamenaren alde bozkatuko dutela ziur agertu da. VOXeko Amaia Martinezek, bere aldetik, Espainiko Gobernuaren eta testua izenpetu duten eragileen propagandatzat jo du lan-erreforma.

Albisteak (5)

Audioak (1)