EPAIA
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Espainia zigortu du Xabier Atristain ETAko presoari abokatua ukatzeagatik
EITB Media
Zehazki, Espainiak 12.000 euro ordaindu beharko dizkio preso donostiarrari eta epaiketako kostuak ere (8.000 euro) bere gain hartu beharko ditu. Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren arabera, bidezko epaiketa izateko eta abokatua aukeratzeko eskubideak urratu zitzaizkion.
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak isuna ezarri dio Espainiari, Xabier Atristain ETAko presoari bidezko epaiketa izateko eskubidea eta abokatua aukeratzeko eskubideak urratzeagatik.
Xabier Atristainek Estrasburgoko Auzitegiaren aurrean salatu zuen Espainiako Estatua, 2010ean atxilotu eta inkomunikatu zutenean abokatua aukeratzen utzi ez ziotela eta orduan egindako deklarazioak kalte egin ziola argudiatuta.
Orain, Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren epaiaren arabera, Espainiak 12.000 euro ordaindu beharko dizkio preso donostiarrari eta epaiketako kostuak ere (8.000 euro) bere gain hartu beharko ditu.
Xabier Atristain preso donostiarra 17 urteko espetxealdia betetzen ari da. Auzitegi Nazionalak 2013ko apirilean ezarri zion zigorra etakide izatea egotzita.