Itxi

Transferentziak

Hiru eskumen gehiago eskualdatzeko negoziazioak hasi nahi ditu Jaurlaritzak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Bingen Zupiriak azaldu du itsasertzearen kudeaketa, zinematografia babesteko funtsa eta meteorologia direla mahai gainean jarri nahi dituzten transferentziak. Oraindik, baina, erantzun baten zain daude.

Isabel Rodriguez eta Olatz Garamendi. EFEren artxiboko irudia

Hiru eskumen gehiago eskualdatzeko negoziazioak hasi nahi ditu Jaurlaritzak. Hain zuzen ere, itsasertzearen kudeaketa, zinematografia babesteko funtsa eta meteorologia dira mahai gainean jarri nahi dituen transferentziak.

Olatz Garamendi Autogobernurako sailburuak dagoeneko proposatu dizkio hiru gai horiek Isabel Rodriguez Lurralde Politikako ministro espainiarrari, Jaurlaritzako eledun Bingen Zupiriak gobernu saioaren osteko prentsaurrekoan azaldu duenez. Oraindik, baina, ez dute erantzunik jaso.

Zupiriak, halaber, nabarmendu du "denbora asko" igaro dela Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren eskumena eskualdatzeko akordioa hitzartu zutenetik, eta, beraz, ez dagoela arrazoirik "eragiketa ez burutzeko".

Zupiriaren hitzetan, Espainiako Gobernuak transferentziekin lotutako egutegia planteatu zion Jaurlaritzari, oraindik eskualdatu gabe zeuden eskumenak ardatz hartuta, "baina ez dira adostutakoa betetzen ari" -esan du- "eta lanean jarraituko dugu hitzartutako eskumen guztiak itxi arte".

Albisteak (3)