Itxi

Herrirak deituta

Gaixo dauden ETAko presoak askatzeko manifestazioa, Iruñean

Erredakzioa

Manifestazioan ez da istilurik izan eta bertan elkartu dira Bildu, Amaiur, Aralar, EA eta ezker abertzaleko zenbait kargu eta ordezkari.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaixo dauden ETAko presoen aldeko manifestazioa egin dute Iruñean, gaixotasun larriak dituzten 14 preso nafarren askapena eskatzeko. Manifestazioa Herrira mugimenduak deitu du.

Eskaera hori Auzitegi Konstituzionalak "Parot doktina"ren kontrako helegiteak baztertu eta egun gutxiera egin dute. Fran Balda Herrirako kidearen hitzetan, Konstituzionalaren erabakia "presoen biziarteko kartzela-zigorrari legezkotasuna eman dio".

Manifestazioak 5.000 pertsona inguru bildu ditu, antolatzaileen arabera; eta 1.600 eta 1.800 artean, Udaltzaingoaren arabera.

Protesta 17:45ean atera da Golem zineetatik, San Juan auzoan. Aurrean bi pankarta zeramatzaten gaixo dauden presoen eta "zigorra bete dutenen" askapena eskatzeko.

Amaiur, Bildu eta EA

Manifestazioan izan dira Bildu, Amaiur, Aralar, EA eta ezker abertzaleko zenbait kargu eta ordezkari: Pernando Barrena, Txelui Moreno, Bakartxo Ruiz, Maiorga Ramirez, Koldo Amezketa, Xabier Lasa eta Sabino Cuadra, besteak beste.

Ibilbidean zehar amnistiaren eta presoen hurbiltzearen aldeko oihuak egin dituzte. Polizia ugari izan da manifestazioa zaintzen, baina ez da inolako istilurik izan.

Albisteak (2)

Bideoak (1)