Itxi

Bilera batera deitu dituzte

Aralarrek Ezenarro, Basabe eta Erostarbe deitu ditu, erantzun bila

Erredakzioa

Astearte honetan, Aintzane Ezenarrok, Mikel Basabek eta Oxel Erostarbek agerraldia egingo dute Eusko Legebiltzarrean, hemendik aurrera hartuko duten jarrera zein den azaltzeko.

Aralarreko legebiltzarkideak

Joan den ostiralean, Legebiltzarrean Bakearen eta Elkarbizitzaren lantaldearen sorrerari baietz esan zioten alderdiko hiru legebiltzarkideak bilera batera dietu ditu EAEko Aralarreko zuzendaritzak.

Karguak alderdiaren esku jartzeko eskatu zieten, baina oraindik ez dute ezer esan hiru legebiltzarkideek.

Astearte honetan, Aintzane Ezenarrok, Mikel Basabek eta Oxel Erostarbek agerraldia egingo dute Eusko Legebiltzarrean, Bakegintza eta elkarbizitza elkarrekin eraikitzeko egitasmoei buruzko lantaldearen aurrean hemendik aurrera hartuko duten jarrera zein den azaltzeko.

Albisteak (2)