Kargatzen...
Itxi

Elkarrizketa

Lakuntza (ELA): "Eskuin ekonomikoko alderdiek lan erreforma babestuko dute; zentzugabekeria da"

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Radio Vitorian egindako elkarrizketan, Espainiako Gobernuak gezurra esan duela eta ez duela aurreko lan erreforma indargabetu adierazi du ELAko idazkari nagusiak. Gaur onartuko dena Rajoyren lan erreformaren makillaje bat baino ez dela esan du.

Mitxel Lakuntza. Irudia: EITB Media

Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak gaur arratsaldean Kongresuan onartuko den lan erreformaren irakurketa kritikoa egin du Radio Vitorian.

"Erreforma honen eduki eskasa azpimarratu behar da. "Erreformatxo" bat da, Zapateroren eta Rajoyren erreformak makillatzeko saiakera bat. Gertatu dena oso larria da. Espainiako ezkerrak uko egin dio lan erreforma osorik indargabetzeko programa erabiltzeari. Gainera, gezurra esan digute. Besteak beste, Yolanda Diaz ministroak bertan behera utziko zutela esan zuen", adierazi du.

ELA sindikatuko idazkari nagusiaren ustez, "patronalaren esku utzi da erreformaren edukia. Eskuin ekonomikoko alderdiek lan erreforma babestuko dute. Zentzugabekeria da".

Lakuntzaren arabera, "Sanchezek bazuen beste aukera bat: programa politikoa betetzea. Eskuinak bere programa betetzen du eta ezkerrak ez. Yolanda Diaz ministroak oso sinesgarritasun gutxi du. Ez du hitza betetzen eta gezurra esaten digu. Gobernuak ez du patronalarekin aurrez aurre jarri nahi izan eta erreforma patronalaren esku utzi dute".