Itxi

Lan-erreforma

Nafarroako Gobernuak alderdi guztiekin hitz egiten jarraituko duela esan du Chivitek

Agentziak | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Lan-erreforma babesteko akordioa "hautsi egin zen, alde batek ez zuelako bete. PSNk bete behar zuena bete zuen", esan du.

Maria Chivite aurreko prentsaurreko batean. Artxiboko argazkia: EFE.

Maria Chivite presidenteak ostiral honetan adierazi duenez, atzo Diputatuen Kongresuan UPNrekin gertatutakoa gorabehera, bere Gobernuak alderdi guztiekin hitz egingo du, herritarren bizitza hobetzeko akordioak lortzeko.

Lan-erreforma babesteko akordioa "hautsi egin zen, alde batek ez zuelako bete. PSNk bete behar zuena bete zuen", esan du.

Hala ere, gaineratu duenez, "bozkatu zuenaz eta bozkatu ez zuenaz gain", legegintzaldia hasi zenetik, bere Gobernuak esan zuen alderdi guztiekin hitz egitea izango zela "legeak eta ekimenak aurrera ateratzeko tresnarik onena".

40 dira jada Parlamentuak onartutakoak, eta, beraz, "garrantzitsuena edukia eta norabidea" dela uste du, ekonomiaren eta gizartearen susperraldia bizkortzeko, eta atzo onartutako lan-erreformak horretan lagunduko duela adierazi du.

Albisteak (1)