KRISIA ALDERDI POPULARREAN
PPk ikerketa abiatu du Diaz Ayusok kontratu publiko batean anaiari mesede egin zion argitzeko
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Madrilgo Erkidegoko presidenteak agerraldia egingo du 13:00etan, Genovako ustezko espioitzari buruzko azalpenak emateko. Zenbait hedabidek argitaratu dutenez, kontratu publiko baten truke egindako komisio batengatik ikertu omen dute anaia.
Isabel Diaz Ayuso Madrilgo presidentearen anaiak kontratu publikoengatik komisioak kobratu ote zituen ikertzen ari da Alderdi Popularra, hainbat komunikabidek azaldu dutenez. 13:00etan, agerraldia egingo du hedabideen aurrean Ayusok, Genovako ustezko espioitzari buruzko azalpenak emateko.
Zenbait argiltapenen arabera, abenduan jakinarazi zioten Madrilgo presidenteari detektibe-agentzia batek Udalaren Etxebizitzako Udal Enpresaren izenean anaia ikertzeko mandatua jaso zuela, kontratu publikoen truke komisioak kobratu zuen egiaztatzeko.
Zehazki, Tomas Diaz Ayusorekin lotutako 1,5 milioiko kontratu bat dago ikerketapean, ustez maskarak erosteko erabili zena. Priviet Sportive SL enpresak diru-kopururik ordaindu ote zion jakin nahi zuten.
Ustezko kontratu horren harira, Jose Luis Martinez-Almeidak zuzentzen duen Madrilgo Udalak barne-ikerketa bat abiatzea erabaki zuen, eta azken asteetan funtzionarioak galdekatu ditu. Ostegun honetan, baina, Martinez-Almeidak ukatu egin du Madrilgo Udalak dirua erabili izana detektibe bat kontratatzeko eta Ayuso zelatatzeko. "Ez dago ez enkargurik ez ordainketarik", azaldu du.
Madrilgo Erkidegoko presidenteak agerraldia egingo du hedabideen aurrean ostegun eguerdian, 13:00etatik aurrera, ustezko espioitzari buruzko azalpenak emateko.