KRISIS PP-REN BAITAN
Barriok "batasuna, batasuna eta batasuna" eskatu die alderdikideei
EITB MEDIA
PP-Cs taldeko legebiltzarkideak Radio Euskadiko solasaldian esan duenez, une "gogor" honetatik ateratzeko ezinbestekoa da alderdiaren "batasuna" berreskuratzea.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Batasuna, batasuna eta batasuna". Hitzok erabili ditu Carmelo Barrio PP-Cs taldeko legebiltzarkideak alderdikideei egoera bidera dezatela eskatzeko.
Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidentearen eta Pablo Casado PPko buruaren artean lehertu den krisiari "Madrilen eman behar diote konponbidea", legebiltzarkidearen aburuz. "Alderdiaren zuzendaritzak eta Madrilgo Gobernuak bideratu behar dute gai hau", esan du.
Alderdiak "erakunde oso garrantzitsuak eta erreferentziazkoak " direla azpimarratu du buruzagi popularrak, eta "une gogor honetan" elkar hartuta egin behar dutela aurrera.
Radio Euskadiko "Parlamento en las ondas" saioan egin ditu adierazpenok Barriok. Horrek aurreratu duenez, Carlos Iturgaiz Euskadiko PPko buruak astelehenean emango ditu gaiari buruzko azalpenak, Bilbon egingo duen agerraldi batean.