Itxi

Aberri Eguna

Apirilaren 17ko Aberri Egunean "keinu bateratua" egiteko deia egin du Baterak

eitb media

Leer en Castellano

Aurtengo protagonista "diaspora ahaldundua" izango omen da, eta azpimarratu dute "euskal komunitate globala batzen hasteko eta datozen urteetan zerbait handia egitera heltzeko garrantzitsua" dela aurtengoa.

Bateraren aurkezpena Bilbon. Argazkia: EFE

Euskal Herria Batera ekimenak 2022ko Aberri Egunean "keinu bateratua" egiteko deia egin du "euskal komunitatea bizirik" dela sentitzeko.

Bilbon egindako agerraldi batean Maitena Iribarrne eta Irantzu Perello ordezkarie azaldu dutenez, aurtengoan "diaspora ahaldundua" izango da protagonista.

Pandemia atzean utzi eta "plazara ateratzeko urtea" izango dela iritzi diote, eta "keinu bateratua" egiteko gonbitea egin dute, "bakoitzak bere eran, mendian, taldean, dantzan" edo bakoitzak nahi duen moduan.

Izan ere, uste dute "euskal komunitate globala batzen hasteko eta datozen urteetan zerbait handia egitera heltzeko garrantzitsua dela aurten, bakoitzak bere erara izanda ere, Aberri Eguna ospatu eta euskal komunitatea bizirik dela sentitzea eta ahalduntzea krisi klimatiko eta globalizazio garaian".

"Gainera, 90 urte beteko dira Bilbon ospatu zen lehenengo Aberri Egunetik. Mugarria izan daiteke, etorkizun komunitario berriekin bidea eraikitzen hasteko. Izan ere, ez baita ahaztekoa, une historikoetan Aberri Egunak euskal komunitatea elkartzeko eta balioan jartzeko izan duen gaitasuna", azaldu dute.

Hori horrela, "udaberriko ikurraldian" parte hartzea eskatu dute, "herritarron esku baitago euskal komunitatearen ospakizuna antolatzea eta ikurrak lau haizetara banatzea".