Itxi

Bilbon

Sei lagun identifikatu dituzte, Cabacasen inguruko prentsaurrekoan

Erredakzioa

Ertzaintzak sei lagun identifikatu ditu gaur Bilbon Iñigo Cabacas gaztearen inguruko prentsaurrekoa ematen ari zirenean, aurretik deitu gabeko elkarretaratzean parte hartzea leporatuta.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Ertzaintzak sei lagun identifikatu ditu gaur Bilbon Iñigo Cabacas gaztearen inguruko prentsaurrekoa ematen ari zirenean, aurretik deitu gabeko elkarretaratzean parte hartzea leporatuta. Gertaera, Bilboko Auzitegi Nagusiaren aurrean jazo da.

Herrizaingo Sailak adierazi duenez, "elkarretaratze" horren ondorioz, ezinezkoa zen Justizia auzitegira sartzea.

Zenbait gizarte eragilek deitutako prentsaurrekoa egiten ari zirenean gertatu dira istiluak. Herrizaingo sailak aurretik elkarretaratzea egitea egotzi die.

Horregatik, ertzainek sei lagun identifikatu ditu eta, deliturik egin dutela atzematekotan, salatu egingo dituztela gaineratu dute.

Prentsaurreko horretako deitzaileek azaldu dutenez, agerraldia hasi duten unean, Ertzaintzak ohartarazi die leku horretan egoteko baimenik ez zutela. Haiek "minutu" gutxi batzuetan bukatu behar zutela esan diete ertzainei eta, elkarretaratzea ez ezik, prentsaurrekoa egin behar zutela argitu dute.

Deitu gabeko elkarretaratzea ez dutela egin azpimarratu dute deitzaileek.

Bideoak (1)