Itxi

Hitz egitek eskaria gobernuei

EPPK-k dio irtenbideak kolektiboa izan behar duela edo ez dela izango

Erredakzioa

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak jarrera aldatzeko eskatu die Espainiako eta Frantziako estatuei eta presoen "eskubideak errespetatzeak aldaketa nabarmena" ekarriko lukeela azpimarratu du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak elkarrizketarako deia egin die Espainiako eta Frantziako estatuei eta irtenbide kolektiborik ezean ez dela irtenbiderik izango ohartarazi dute.

Gara eta Berria egunkarietan EPPKren ordezkari berriei (Mikel Albisu, Jon Olarra, Marixol Iparragirre, Anabel Egues, Xabier Alegria, Lorentxo Simon) egindako elkarrizketetan azaldu dutenez, estatuek jarrera aldatu behar dute eta presoen "eskubideak errespetatzeak aldaketa nabarmena" ekarriko lukeela azpimarratu dute.

Egungo "espetxe politikak estrategia zapaltzaile bati erantzuten" diola eta, hori indargabetzea eskatzen diete Espainiako eta Frantziako gobernuei. Horrek, "aldaketa nabarmena" ekarriko lukeela uste dute.

Bide horretan, Auzitegi Konstituzionalak 'Parot dotrina'ren inguruan eman berri duen epaia "abiatutako prozesuaren kontrako urratsa" dela irizten diote.

Presoen auziaren irtenbideak kolektiboa izan beharko duela ere azpimarratzen dute elkarrizketan, bestela ez dela irtenbiderik izango diote. Hala, ETAren eta "estatuen arteko esparru negoziatzailean" kokatzen dute euren burua.

2006tik bi estatuetako agintariekin ez dutela harreman zuzenik izan eta berriz ere hizketarako deia egiten diete, haien eskubideak errespetatu eta gauzatzea jorratzeko.

Kolektiboaren barnean hasitako eztabaidari dagokionez, garrantzitsua ari dela izaten eta ondorio politikoak udaberrian ezagutaraziko dituztela diote.

Bestalde, konponbide demokratikoaren noranzkoan, Gernikako Akordioa erreferente politiko nagusia dela, eta "gatazka gainditu osteko zoruan lehen zutoinak non ezarri erakusten" duela nabarmendu dute.

Gobernuaren erantzuna

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak presoen proposamena errefusatu du, eta soilik ETA desegiten bada "dispertsio politika berriro aztertzera" prest egongo litzatekeela esan du.

"Ez dugu negoziatu, ez dugu ETArekin negoziatuko, eta ez dugu ezer negoziatzeko", esan du.

Dispertsioa

Fernandez Diazek gogoratu duenez, banan-banako neurriak lortu nahi dituzten ETAko presoen eta horien senideen "etsairik handiena" ETA bera eta ezker abertzalea da; izan ere, "ETA desegingo balitz, dispertsio politika berriro aztertu ahal izango litzateke".

Albisteak (4)

Bideoak (1)