Itxi

Berme Batzordea

UPNk Sayasen eta Adaneroren alegazioen inguruan erabakitzeko epea luzatu du

Agentziak | EiTB Media

Leer en Castellano

Hiru eguneko epea bertan behera utzi du alderdi erregionalistak. Esparzak azaldu duenez, Batzordeak "bi aldeen errekerimenduak artatu behar izan ditu". UPNko presidentearen hitzetan, "Estatutuen arabera, guztia normala da".

Javier Esparza UPNko presidente eta Navarra Suma koalizioko bozeramailea. Argazkia: EFE

Javier Esparza UPNko presidente eta Navarra Suma koalizioko bozeramaileak jakitera eman duenez, alderdi erregionalistako Berme Batzordeak alegazioak ebazteko hiru eguneko epea bertan behera utzi zuen iragan ostiralean, eta horrela jakinarazi zien Sergio Sayas eta Carlos Garcia Adanero diputatuei. UPNko bi ordezkariak alegazioak aurkeztu zituzten, alderditik at bi urte eta erdiz uzteko erabakiari.

Esparzak azaldu duenez, Batzordeak "bi aldeen errekerimenduak artatu behar izan ditu". Errekerimenduak ebatzi ondoren, "epeak jarraitu eta Berme Batzordeak dagokion erabakia hartuko du", erantsi du.

UPNko presidentearen ahotan, alderdiko "Estatutuen arabera, guztia normala da". "Etorkizuneko balizko balorazioetan ez naiz sartuko", gaineratu du.