Manifestua
Batzorde batek alderdia Casado ordezkatuko duen kongresua egin arte gidatzea nahi dute PPko militante batzuek
EiTB Media
Testua sare sozialetan zabaltzen ari dira. Trantsizioa "ahalik eta laburrena" izatea eskatu dute.
Pablo Casado ordezkatuko duen kongresua egin arte kudeaketa batzorde batek alderdia gidatzea nahi dute Alderdi Popularreko militante batzuek. PPko kideek manifestua sinatu dute.
Testua sare sozialetan zabaltzen ari dira. Trantsizioa "ahalik eta laburrena" izatea eskatu dute, besteak beste, Adrian Pardo Galiziako Belaunaldi Berrien presidenteak.
"Azken egunetan ez dugu gure historiaren mailarik eman, ezta milioika espainiarren babesaren mailan egon ere, noski", azaldu dute manifestuan. Horregatik, azken egunetako gertakariengatik barkamena eskatzeko exijitu diote alderdiari.
"Gure alderdiaren egoitza nazionalaren aurrean militantziaren zati bat manifestazioa egiten ikustea hanka sartu dugunaren seinale da", azpimarratu dute.
Tenemos que estar a la altura de nuestro país. Se lo debemos a nuestros militantes y a todos los españoles. pic.twitter.com/OJo1SLCFkO
— Adrián Pardo (@adrianpardo_es) February 21, 2022