Itxi

Krisia Alderdi Popularrean

Casadok PPko buruzagien aurrean etsi eta ezohiko kongresua deituko du

Agentziak | EITB MEDIA

XX. Kongresua martxan jartzeko Zuzendaritza Batzorde Nazionala martxoaren 1ean deitu du. Beraz, Zuzendaritza Batzorde Nazionala egun bat atzeratu du Casadok, Juanma Moreno Andaluziako presidentea kexu baitzen, datorren astelehena erkidegoko jaieguna delako.

Alberto Núñez Feijoo eta Pablo Casado. Argazkia: EFE

Pablo Casado PPko presidenteak alderdiko buruzagien aurrean etsi eta azkenean Zuzendaritza Batzorde Nazionala bilduko du martxoaren 1ean, XX. Kongresu Nazionala martxan jartzeko, zuzendaritza nazionaleko iturriek jakitera eman dutenez. Ondorioz, ezohiko kongresua izango da.

Beraz, Zuzendaritza Batzorde Nazionala egun bat atzeratu du Casadok, Juanma Moreno Andaluziako presidentea kexu baitzen, datorren astelehena erkidegoko jaieguna delako.

Berriro izendatzeko kongresura aurkeztu edo Casadok datozen orduetan dimisioa emango ote duen ez dute baieztatu iturriek.

PPko agintariak, buruzagiak eta diputatuak Casadok hartu beharreko erabakiaren zain daude astearte honetan, ia babesik gabe geratu ostean.

Azken orduetan, alderdikide ugarik ezohiko kongresua deitzea eskatu dute, besteak beste, Cuca Gamarrak, Javier Marotok, Ana Pastorrek eta Andrea Levyk.

Egunean zehar dimisioa eman behar zuela zioten zurrumurruak etengabeak izan dira. Gertukoenek irmo ukatu eta Casadok arratsaldean agerraldia egitea baztertu dute.

Era berean, asteazkenean dimisioa aurkezteko lurralde buruzagiekin akordio batera iritsi denik gezurtatu dute.