Itxi

Bakearen Aldeko Koordinakundea

Eragindako mina onartzen duten presoak birgizarteratzea eskatu dute

Erredakzioa

Egungo legediaren barruan "biktimekin eta presoen eskubideekin errespetua azaltzen duen estrategia berri bat" zehazteko eskatu dute.

Bakearen Aldeko Koordinakundeak Bake Hitzak aldizkaria aurkeztu du. EFE

Bakearen Aldeko Koordinakundeak espetxe politika berri bat "adosteko" eskatu du, ETAko presoak euren etxeetatik gertu dauden espetxeetara eramateko, eta eragindako mina onartzen duten presoen birgizarteratzea sustatzeko.

Egungo legediaren barruan "biktimekin eta presoen eskubideekin errespetua azaltzen duen estrategia berri bat" zehazteko eskatu dute.

ETAko presoen amnistia arbuiatu dute eta "preso bakoitzaren jarreraren bilakaera ikusita zigorren azterketa" egitea defendatu dute.

"Zigor horiek aztertzeko ETA bera da oztoporik handiena, diziplina zorrozki mantendu nahi duelako eta era honetan, espetxe politikaren onurak ukatzen dituelako", adierazi dute.

Euren ustez, "terrorismoarekin lotutako delituak egin dituztenek, erantzun egin behar dute"; baina preso hauei ezartzen zaien "salbuespenezko" jarrerarekin amaitzeko eskatu dute.

Honen harira, "gaixotasun larriak" dituzten presoak aske uzteko eskera egin dute eta "era orokorrean, ETAko presoak euren etxeetatik gertu dauden espetxeetara hurbiltzeko", eskatu dute senitartekoek jasan duten "zigor bikoitzarekin" amaitzeko.