Itxi

Auzitegi Konstituzionala

Konstituzionalak ‘Parot doktrina’ babestu du

Redacción

Auzitegi Konstituzionalaren esanetan, Parot doktrinaren erabilera ez die presoei bere zigorra betetzen saihesten, espetxeetako araudiaren barruan.

Auzitegi Konstituzionalak ‘Parot doktrina’ babestu du, birgizarteratzea, ‘espetxe-politikaren helburua’, oztopatzen ez duelakoan; hala ere, 30 urteko kartzela zigorra, bete ahal den handiena, murrizteko muga "objektiboa" dela aitortzen du.

Horrela azaltzen du Konstituzionalak, gaur iragarritako 25 epaitan. Gehienak 2006an Auzitegi Gorenak ezarritako doktrinaren aurka ETAko presoek egindako errekurtsoei Auzitegi Konstituzionalak emandako erantzunak dira. Espetxe abantailak, bete beharreko espetxealdi osoari barik, zigor bakoitzari aplikatu beharra ezarri zuen Gorenak orduan.

Auzitegi Konstituzionalaren arabera, ‘Parot doktrina’ aplikatzea ez da oztopoa presoek zigorrak legeak agintzen duen bezala betetzeko.


Informazio gehiago (1)