Zigorra
Aralarrek legebiltzarkide kritikoak alderditik kanporatzeko eskatu du
Erredakzioa
Aralarreko Bermeen Batzordearen hitzetan, hiru legebiltzarkide horien hutsegitea "oso larria" da.
Aralarreko Bermeen Batzordeak bakearen inguruko txostenaren alde egin zuten hiru legebiltzarkideak alderditik kanporatzeko eskatu du.
Joan den ostiralean Aralarreko Bermeen Batzordeak Aintzane Ezenarro, Mikel Basabe eta Oxel Erostarbe zigortzeko proposamena posta elektronikoaz bidali zuen, alderdiko iturriek jakinarazi dutenez.
Agiri horretan, Aralarreko batzordeak "oso larritzat" jo du hiru kideen jokabidea; izan ere, Aralarreko zuzendaritzaren irizpidearen aurka botoa eman zuten.
Orain, hiru parlamentariek 15 egun dituzte beren argudioak aurkezteko.