Diputatuen Kongresua
Batzorde batek martxoak 3ko sarraskia ikertzea onartu du Kongresuko Mahaiak
Agentziak | EiTB Media
EH Bilduk eta ERCk proposamena aurkeztu zuten Ganberan, eta orain Bozeramaileen Batzordeak eztabaidatu eta bozkatu beharko du.
1976ko martxoaren 3an Poliziak bost langile hil zitueneko sarraskia ikertzeko batzorde bat sortzea onartu du Diputatuen Kongresuko Mahaiak. Beharginak Gasteizko San Frantzisko elizan tirokatu zituzten, batzarra egiten ari zirenean. Orain ekimena eztabaidatu eta bozkatu beharko du Bozeramaileen Batzordeak.
EH Bilduk eta ERCk proposamena aurkeztu zuten Ganberan. "Bost langileen hilketan" Polizia Armatuaren inplikazioa eta erantzukizunak zehaztea nahi dute, baita "operazioaren xehetasunak" eta "operazioaren arduradun zuzenek emandako aginduak" ezagutzea ere.
Gainera, operazioan eta heriotzetan Espainiako Gobernuaren inplikazioa eta erantzukizuna argitu nahi dute, baita ministroen erantzukizun zuzenak eta balizko inplikazio penalak ere.