Itxi

Aralarren batzarra

Aralar: 'Ezinbestekoa da Gobernuak indarkeriaren amaiera egiaztatzea'

Erredakzioa

ETAko presoei ezartzen zaien "salbuespenezko" espetxe politikarekin jarraitzea aurpegiratu dio Mariano Rajoyren Gobernuari Patxi Zabaletak.

Patxi Zabaleta.

Elkarrizketan oinarritutako ETAren amaieraren aldebiko egiaztatzean konpromisoa hartzeko eskatu dio Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaileak Gobernuari, bakegintzan aurreratzeko.

Aralarren Batzordea bildu da Bilbon, eta bertan, Gobernuak "arduragabekeria" azaltzen duela esan du Zabaletak, "ezinbesteko pauso honi ez heltzeagatik".

Patxi Lopez lehendakariari eta Yolanda Barcina Nafarroako presidenteari, "ausardia" izateko eskatu die, eta Gobernuak indarkeriaren amaieraren egiaztatzea egin ezean, eurei egiteko eskatu die.

Gainera, ETAko presoei ezartzen zaien "salbuespenezko" espetxe politikarekin jarraitzeagatik gogor kritikatu du Mariano Rajoy, baita ezker abertzalea legez kanpo uzten duen legedia indarrean mantentzeagatik ere.


Albisteak (2)