Itxi

sahara

Datorren astean emango ditu Sanchezek Saharari buruzko azalpenak

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Iragarpena Pablo Echenique Unidas Podemosen Legebiltzarreko bozeramaileak egin du, talde politiko gehienek Sanchezen agerraldi-eskaera Kongresuan erregistratu eta biharamunean.

Pedro Sanchez presidentea EFEko artxiboko irudi batean

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak agerraldia egingo du Diputatuen Kongresuan, Europako Kontseiluak Bruselan egindako bileren ostean, eta Gobernuak Mendebaldeko Sahararen aurrean duen jarrerari buruzko azalpenak emango ditu, Pablo Echenique Unidas Podemoseko bozeramaileak aurreratu duenez. Iragarpena hainbat talde politikok agerraldi-eskaera erregistratu eta biharamunean egin du.

Kongresuan emandako prentsaurrekoan, Echeniquek adierazi du Unidas Podemosek PSOErekin hitz egin duela, eta, horren esanetan, PSOEk esan die litekeena dela Sanchezek datorren astean Kongresuan agerraldia egitea, aste honetako ostegunean eta ostiralean Europako Kontseiluak egingo dituen bileretan hartutako ondorioen berri emateko.

Unidas Podemosek ez du Sanchezen agerraldia erregistratu; bai, ordea, Kongresuko 13 alderdi politikok. Dena dela, argi utzi du ez datorrela bat Gobernuak Marokoren alde egin duen jarrera aldaketarekin.

Echeniquek gogorarazi duenez, PSOEk hauteskunde-programan saharar herriak bere autodeterminazioa NBEren ebazpenetan agertzen den bezala erabakitzearen alde egiten zuen, eta "argi dago jarrera aldatu duela".

Albisteak (2)