Itxi

Katalunia

'Proces' auziko epaiaren kontra Junquerasek eta Romevak aurkeztutako helegitea baztertu du Konstituzionalak

Agentziak | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Auzitegi Gorenak sedizioagatik eta diru publikoa bidegabe erabiltzea leporatuta ezarritako zigorra berretsi du, beraz, Auzitegi Konstituzionalak.

Junqueras, kartzelatik atera berritan. Artxiboko argazkia: EFE

Auzitegi Konstituzionalaren osoko bilkurak baztertu egin du Oriol Junqueras Generalitateko presidente ohiak eta Raul Romeva kontseilari izandakoak Auzitegi Gorenaren epaiaren kontra jarritako babes helegitea. Biak ala biak 'proces' auziagatik zigortu zituen Gorenak, sedizioa eta diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzita. 13 eta 12 urteko kartzela-zigorrak ezarri zizkieten, hurrenez hurren.

Konstituzionalak ez du erabakia aho batez hartu, eta boto partikularrak egon dira, Juan Antonio Xiol presidenteordearena eta Maria Luisa Balaguer eta Ramon Saez magistratuenak.

Halaber, Antonio Narvaez eta Candido Conde-Pumpido abstenitu egin dira, zigortuetako batzuek errefusatu egin zituztelako. Gainera, Alfredo Montoya magistratuak ez du bilkuran parte hartu, gaixorik dagoelako.

Gauzak horrela, auzipetuek Giza Eskubideen Europako Auzitegira joko dute orain babes bila.