Espainiako monarkia
Erresuma Batuko Justiziak Juan Carlos I.ari immunitatea ukatu dio Corinnaren jazarpen auzian
Agentziak | EiTB Media
Matthew Nicklin epaileak ebatzi duenez, emeritua "jadanik ez da subirano edo estatuburu", ezta Felipe VI.aren Errege Etxeko kide ere, nahiz eta familiako kide izan.
Londreseko Auzitegi Gorenak ostegun honetan erabaki duenez, Juan Carlos I.a Espainiako errege emerituak abdikatu ostean ez du immunitaterik Ingalaterran, eta ondorioz, Corinna zu Sayn-Wittgensteinek jarritako jazarpen salaketak aurrera egingo du.
Errege ohia Ingalaterrako jurisdikzioan epaitzerik dagoen erabaki behar zuen Matthew Nicklin epaileak, Sayn-Wittgenstein salaketa aztertu baino lehen. Corinnak Juan Carlos I.ari jazarpena, legez kanpoko jarraipena eta difamatzea leporatu zizkion. 2004an harremana hasi zuten biek, eta bikotea 2012an hautsi zen.
Nicklinek bi aldeen argudioak iragan abenduan entzun ondoren hartu du erabakia.
Felipe VI.aren aitaren abokatuek errugabetasuna defendatu zuten, eta Espainiako Errege Familiaren kide eta estatuburu ohi zelako auzipetzerik ez zegoela erantsi zuten.
Corinnaren ordezkarien hitzetan, ostera, 2014ko ekainaren 18an abdikatu ostean, dagoeneko immunitateak ez du Juan Carlos I.a babesten.
Epaileak ebatzi duenez, emeritua "jadanik ez da subirano edo estatuburu", ezta Felipe VI.aren Errege Etxeko kide ere, nahiz eta familiako kide izan.
Jaume Asens Unidas Podemoseko talde parlamentarioaren presidenteak adierazi duenez, Ingalaterra "beste ispilu deseroso" bat da, elite judizialaren "muga lotsagarriak" agerian utzi dituelako.
"Elite judizialaren muga lotsagarriak gogora ekarri dizkigun beste ispilu deseroso bat da Ingalaterra. Demokrazia oso batek justizia ausarta merezi du", esan du En Comu Podemeko buruzagiak Twitter sare sozialean.
¿¿ El Rey Emérito puede ser juzgado en Inglaterra, pero no en España.
— Jaume Asens (@Jaumeasens) March 24, 2022
¿¿ Los crímenes franquistas pueden ser juzgados en Argentina, pero no en España.
Y así todo.
Era berean, Gabriel Rufian ERCko bozeramaileak albistea mintzagai izan du sare sozialean:
No es que no sean monárquicos, es que son demócratas. https://t.co/IeV5LpNXKo
— Gabriel Rufián (@gabrielrufian) March 24, 2022