ESPAINIAKO MONARKIA
Erresuma Batuko Justiziak ukatu egin dio Juan Carlos I.ari helegitea aurkeztea immunitateari buruzko epaiari
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Oraingoz, Corinnak jarritako jazarpen salaketak aurrera egingo du. Edonola ere, Apelazio Auzitegira joko du Espainiako errege emerituak bere aurkako epaiketa geldiarazteko asmoz.
Erresuma Batuko Justizia Auzitegi Nagusiko Matthew Nicklin epaileak atzo erabakitakoaren arabera, Juan Carlos I.a Espainiako errege emerituak ezingo dio helegiterik jarri immunitateari buruzko bere aurkako epaiari.
Aurreko astean, epaile horrek berak ebatzi zuen Espainiako errege emerituak abdikatu ostean ez duela immunitaterik Ingalaterran. Ondorioz, Corinna zu Sayn-Wittgensteinek jarritako jazarpen salaketak aurrera egingo du oraingoz.
Epailearen ezezkoaren ondotik, Juan Carlos I.aren defentsak helegitea aurkeztuko du Apelazio Auzitegiaren aurrean.
Azken erabakiaren zain, bien bitartean aurrera jarraitzen du Corinnak Espainiako Errege emerituaren aurka abiatutako auzibideak.