Itxi

Frantziako hauteskundeak

Bigarren itzulian Le Pen geldiarazteko deia egin dute galtzaile gehienek

agentziak | eitb media

Leer en Castellano

"Ez zaio boto bat bera ere eman behar Le Peni", adierazi du Jean-Luc Melenchon hautagai ezkertiarrak, eta ildo beretik mintzatu dira Pecresse, Jadot, Hidalgo eta Roussel.

melenchon, emaitzen berri izan ostean. Argazia: Efe

Marine Le Pen Frantziako Presidentetzarako hauteskundeen bigarren itzulira iritsi ostean, hautagai galtzaile ia guztiek bat egin dute eskuin muturrari atea itxi eta Le Peni botorik ez emateko deiarekin.

"Ez zaio boto bat bera ere eman behar Le Peni", adierazi du Jean-Luc Melenchon buruzagi ezkertiarrak, behin-behineko datuen arabera hirugarren postua lortu duen hautagaiak (botoen % 21,2), Macronen (% 28,3) eta Le Penen (% 23,3) atzetik.

Macron gailendu da Frantziako Presidentetzarako hauteskundeen lehenengo itzulian, Le Penen aurretik

Antzeko jarrera agertu dute Valerie Pecresse kontserbadoreak eta Yannick Jabot ekologistak, hauteskundeetan botoen % 4,8 lortu ostean.

"Macronen aldeko botoa emango dut Le Pen boterera iritsi ez dadin eta kaosa eragin ez dezan", adierazi du Pecressek. "Ez naiz jasotako botoen jabea, baina nire boto-emaileei eskatzen diet gogoeta egin dezatela nire iritziaren aurkako erabakia hartzeak izan ditzakeen ondorio larrien inguruan", gaineratu du.

Iritzi ezberdinak batuko dituen "zerbait berria asmatzeko prest" agertu da Macron

Anne Hidalgo sozialistak, % 1,7ko babesarekin sekulako porrota jasota, emaitza txarra onartu, eta Macronen aldeko botoa eskatu du.

Horren ustez, emaitza horrek eta abstentzioak agerian uzten dute Frantzia zatituta dagoela eta eskuin muturra ate joka dagoela: "Le Penen eskuin muturraren aurkako botoa eskatzen dizuet".

Jadot ekologistak eta Fabien Roussel komunistak (% 2,4) ere bat egin dute hautagai eskuindarraren aurka.

Macroni botoa eman ez dieten guztien babesa eskatu du Le Penek bigarren itzulirako

Le Penen alde agertu den bakarretakoa Eric Zemmour izan da, lehenengo itzulian botoen % 7,2 eskuratu dituen hautagai ultraeskuindarra.

"Bere aurrean dagoen gizonak bi milioi migratzaile sartu ditu, eta kanpainan ez du hitz bat ere esan segurtasunaz eta migrazioaz. Nik ez dut huts egingo aurkaria hautatzen", azaldu du.

Nicolas Dupont-Aignanek (% 2,1) ere iragarri du Le Penen alde egingo duela.

Albisteak (3)