FRANTZIAKO HAUTESKUNDEAK
Ipar Euskal Herrian ere Macron nagusitu da
EITB MEDIA
Estatuan ez bezala, bigarren postuan Jean-Luc Melenchon geratu da, Marine Le Penen aurretik.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Frantziako presidentetzarako bozen lehen itzulia izan da igande honetan, eta Emmanuel Macron (Errepublika Martxan) eta Marine Le Pen (Bilgune Nazionala) hautagaiek lortu dute bigarrenerako txartela. Ipar Euskal Herrian ere Macronek (% 28,7) irabazi du bigarren itzulia, baina, Estatuan ez bezala, bigarren postuan Jean-Luc Melenchon (Frantzia Intsumisoa) sartu da, botoen % 18,26rekin. Le Pen hirugarren postuan geratu da, % 15,67rekin. Laugarrena Jean Lasaille izan da, % 11,61 eta bosgarren postuan Eric Zemmour kokatu da, % 6,93rekin.
Pirinio Atlantikoak departamenduan, aldiz, datuak Estatuko emaitzen antzekoak dira. Macron nagusitu da botoen % 27,6 lortuta, eta hor ere Le Pen izan da bigarren, botoen % 17,98 jasota.
Ipar Euskal Herriko hiriburuetan eta herri nagusienetan, hauek izan dira emaitzak:
Baiona (Abstentzioa: % 26,36)
Emmanuel Macron % 27,26
Jean-Luc Melenchon % 24,35
Marine Le Pen % 15,78
Eric Zemmour % 7,19
Yannick Jadot % 6,7
Jean Lassalle % 6,48
Donibane Garazi (Abstentzioa: % 20,76)
Emmanuel Macron % 21,52
Jean-Luc Melenchon % 16,39
Jean Lassalle % 14,52
Marine Le Pen % 11,94
Yannick Jadot % 8,31
Valerie Pecresse % 6,56
Maule (Abstentzioa: % 20,43)
Emmanuel Macron % 25,41
Jean-Luc Melenchon % 18,97
Jean Lassalle % 15,27
Marine Le Pen % 13,33
Fabien Roussel % 7,58
Yannick Jadot % 3,93
Angelu (Abstentzioa: % 22,64)
Emmanuel Macron % 33,08
Jean-Luc Melenchon % 17,32
Marine Le Pen % 14,92
Eric Zemmour % 8,26
Jean Lassalle % 7,25
Yannick Jadot % 6,22
Biarritz (Abstentzioa: % 27,83)
Emmanuel Macron % 36,04
Jean-Luc Melenchon % 17,11
Marine Le Pen % 12,09
Eric Zemmour % 9,86
Valerie Pecresse % 7,36
Yannick Jadot % 6,09
Hendaia (Abstentzioa: % 23,63)
Jean-Luc Melenchon % 25,45
Emmanuel Macron % 24,93
Marine Le Pen % 16,13
Jean Lassalle % 7,33
Eric Zemmour % 6,22
Yannick Jadot % 5,43
Donapaleu (Abstentzioa: % 21,98)
Emmanuel Macron % 29,79
Marine Le Pen % 14,94
Jean Lassalle % 14,74
Jean-Luc Melenchon % 14,74
Valerie Pecresse % 6,86
Eric Zemmour % 5,42