Itxi

Ezker abertzalea

Ernairen Gazte Martxa Elizondora iritsi da, "Borrokak egiten gaitu aske" lelopean

eitb media

Leer en Castellano

Amaiurko batailaren 500. urteurrenaren efemeridea baliatu dute, denbora horren ostean "zutik" jarraitzen dutela eta hala jarraituko dutela irudikatzeko

Ernairen ekitaldia, Elizondon. Argazkia: Ernai

Zugarramurdi, Amaiur eta Erratzutik pasa ondoren, Ernai ezker abertzaleko gazteen mugimenduak antolatu duen Gazte Martxa Elizondon da dagoeneko. "BostEHun eta zutik!" lelopean ibilaldia egin ostean, hausnarketarako tartea izango dute gaur, eta iluntzean ekitaldi politiko nagusia eta kontzertuak.

Amaiurko batailaren 500. urteurrenaren efemeridea baliatu dute denbora horren ostean "zutik" jarraitzen dutela eta hala jarraituko dutela irudikatzeko. Mila gazte bildu dira hiru eguneko ibilaldian; gaur, ordea, zenbaki hura hirukoiztea espero du antolakuntzak. Jende andana, "txikitasunetik borrokarako prest, sare independentista eratu eta zapalkuntzarik gabeko Euskal Herria eraikitzeko". Hala adierazi dio, behintzat, Ernaiko bozeramailea den Ane Alavak Euskadi Irratiari.

"Borrokak egiten gaitu aske" izenburua duen hitzaldi nagusia izango dute 20:30ean, eta horren aurretik etxebizitza eskubidea, gizarte eredu berriak, Europako prozesu independentisten edota euskararen egoera izango dute hizpide, antolatu diren hitzaldi eta mahainguruetan.

Ekitaldi politiko nagusiaren ostean, musikak hartuko du protagonismoa: Iheskide, McOnak, Tremenda Jauria, Xiberoots edota Ibil Bedi izango dira Elizondoko oholtzetan.