aberri eguna
Podemos Euskadik "guztiona" defendatuko duen aberri "plural" eta "anitza" eskatu du
agentziak |eitb media
Alderdi moreak aberri kontzeptua "birpentsatzera" gonbidatu du euskal gizartea, eta "gizarte bidezkoago" bat eraikitzeko autogobernua erabiltzearen garrantzia azpimarratu du.
Podemos Ahal Duguk aberri kontzeptu "plurala" eta "anitza" eskatu du, euskal herritar guztiak barne hartuko dituena eta "guztiona" denaren alde egingo duena. Igande honetan ospatzen ari den Aberri Egunaren testuinguruan egin ditu adierazpenok.
Prentsa ohar batean, alderdiak aberri kontzeptua "birpentsatzera" gonbidatu du euskal gizarte osoa. Hala, uneko bake eta bizikidetza giroan, Euskadiren definitu nahi du, "esentzialismorik gabe" euskal gizartearen "heterogeneotasun osoa" barne hartuko duena.
"Aberria ez da aldebakarreko sentimendua, guztiok barne hartzen gaituen kontzeptu zabala baizik, guztionaren alde egiten duen sentimendu plural eta anitza", berretsi du Podemos Ahal Duguk.
"Euskadiko kulturak eta historiak egiten dute nazio hau, eta hizkuntza komunak: euskarak. Baina aberria hori baino gehiago da, eta sentimendu zein sinbolo desberdinak hartzen ditu barne", gaineratu du taldeak. Nabarmendu duenez, "printzipio demokratikoetatik eta haren heterogeneotasunetik abiatuta" eraiki behar da Euskadi.
Podemos Ahal Duguk erabakitzeko eskubidearen alde egin du, eta azpimarratu du subiranotasuna herriarengan dagoela eta ez dela lurralde bateko alderdi legalera mugatzen, hori nola kudeatu erabakitzeko ere balio duelako.
Zentzu horretan adierazi duenez, "zerbitzu publikoak pribatizatu bitartean ikurriña astintzea, ez da aberria". Era berean, "gizarte bidezkoago" bat eraikitzeko autogobernua erabiltzearen garrantzia azpimarratu du.