Itxi

Espioitza politikoa

Ustezko espioitzaren inguruko CNIren "barne kontrola" iragarri du Bolañosek

Agentziak | EITB Media

Leer en Castellano

Laura Vilagará kontseilariak, bere aldetik, Bolañosek bileran emandako erantzunak "eskasak, lausoak, zehaztugabeak eta zalantzazkoak" izan direla esan du, eta CNIren barne ikerketa batek ez diela berme handirik ematen zehaztu du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Felix Bolaños espainiar Estatuko Presidentetzako ministroak igande honetan iragarri duenez, "barne kontrol bat irekiko da CNIn, erakunde horrek berak eskatuta", buruzagi independentistak espiatzeko ustezko kasua aztertzeko.

Bileraren ostean Generalitatean eskainitako prentsaurrekoan esan duenez, Kongresuko "Sekretu Ofizialen Batzordea eratu behar da berehala", CNIko zuzendariak bertan parte hartuko duena, informazioa, dokumentazioa eta barne-kontrol horren ondorioak azaltzeko.

Ministroak nabarmendu du "indar politiko guztiak, salbuespenik gabe", ordezkatuta egongo direla Batzordean, eta horrek informazio sekretu eta erreserbatua eskuratzeko aukera emango diela, gertatutakoa argitzeko.

Gainera, egiaztatu du "CNI erabat prest dagoela Herriaren Defendatzaileak kasuari buruz hasiko dituen jarduerak errazteko eta horietan laguntzeko", eta, azkenik, Bolañosek ez du baztertu informazioa desklasifikatzea, beharrezkoa bada.

"Asegabetasuna"

Bere aldetik, Laura Vilagrà Generalitateko Presidentetzako kontseilariak esan du ez dagoela pozik igande honetan Bolañosekin izandako bilerarekin: "Gertaeren larritasunaren maila ikusita, ez ditugu espero genituen erantzunak jaso".

Kataluniako eta espainiar Estatuko ordezkarien arteko bileraren ostean emandako prentsaurrekoan, Vilagrak esan du Bolañosen erantzunak "eskasak, zehaztugabeak eta zalantzazkoak" direla, eta zehaztu du CNIren barne-ikerketa batek ez diela berme handirik ematen.

Gaineratu du Kataluniako Gobernuak arduradunen dimisioa eskatzen duela, ez horregatik bakarrik, baita erantzuteko gaitasunik ez dutelako ere, eta ohartarazi du horrela ezin dela harreman onik izan Gobernuarekin: "Ezin dugu negoziatu zelatatzen gaituenarekin".

Albisteak (6)

Bideoak (1)