Itxi

Espioitza politikoa

Espioitzak kaltetutakoen abokatuek Pegasusen jabe den enpresa israeldarraren aurkako kereilak iragarri dituzte

O. P. | EITB Media

Leer en Castellano

Kereiletan, ustezko arreta-falta leporatzen diote enpresari aurretiko espedientean, bai eta bere bezeroek Pegasusez egiten zuten erabileraren gaineko kontrol falta ere, "Estatuek ez baitzituzten zenbait Lizentzia behar bezala erabiltzen".

Your browser doesn’t support HTML5 video

'Catalan Gate' ren espioitzak kaltetutakoen abokatuek iragarri dutenez, hainbat kereila aurkeztuko dituzte NSO Pegasus softwarearen jabe den enpresa israeldarraren aurka.

Gonzalo Boye, Benet Salellas, Andreu Van den Eynde eta Antoni Abat abokatuek ostiral honetan azaldu dutenez, biktima ezberdinen kereilak eramango dituzte hainbat epaitegitan, batzuk Bartzelonako epaitegian, Roger Torrent kontseilariari eta Ernest Maragall ERCko diputatuari egindako espioitza ikertzen ari baita.

Salellasek zehaztu duenez, kereila enpresaren aurkakoa da, pertsona juridiko gisa, ustezko arreta-falta egin izanagatik aurretiko espedientean, bai eta bere bezeroek Pegasusez egiten zuten erabileraren gaineko kontrol faltagatik ere, "Estatuek ez baitzituzten zenbait Lizentzia behar bezala erabiltzen".

Salaketa horrek aurrera egingo ez balu, kereilek enpresa beharrezko laguntzailetzat hartzea eskatzen dute, informazioa euren zerbitzarietatik igarotzen baitzen NSOren bezeroengana iritsi aurretik.

Gainera, inplikatuta egon daitezkeen beste gobernu-agentzia batzuk ere ikertzea galdegin dute, eta ildo horretan, Salellasek CNI, Polizia Nazionala eta Guardia Zibila aipatu ditu aukera gisa.

Boyek iragarri duenez, kereila horien oihartzuna "oso handia eta bizia izango da egoera juridikoari dagokionez", baita berak Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusian (EBJA) dituen independentisten auzietarako ere.

Boyek Margarita Robles Defentsa ministroaren hitzak aipatu ditu, hark galdetu zuen ea zer egin behar zuen Estatu batek independentziarena bezalako erronka baten aurrean. "Europan ez da ulertuko Estatu demokratiko batek independentismoa zelatatzea", esan du abokatuak. "Ezein magistratuk ezin du legez kanpokoa dena justifikatu".

Albisteak (1)

Bideoak (1)