Itxi

Krisia Aralarren baitan

Ezenarrok, Basabek eta Erostarbek Legebiltzarra utziko dute

Erredakzioa

Aintzane Ezenarrok esan du "guztien arteko elkarrizketa praktikatu eta aldarrikatzeagatik" bota dituztelako utziko dutela Legebiltzarra. Ezenarro, Basabe eta Erostarbe asteon egotzi dituzte alderditik

Your browser doesn’t support HTML5 video

Aintzane Ezenarrok, Mikel Basabek eta Oxel Erostarbek jakinarazi dute ekainaren 30ean, ikasturte politiko honetako azken osoko bilkura amaitzean, utziko dituztela Eusko Legebiltzarrean dituzten eserlekuak.

Hiru legebiltzarkideak aste honetan egotzi dituzte Aralarretik, bizikidetzarako eta bakerako lantaldearen alde bozkatu zutelako, alderdiaren zuzendaritzak kontra bozkatzeko agindua eman zuen arren.

Ezenarrok, Basabek eta Erostarbek agerraldia egin du Gateizko Ganberan, Aralarretik kanporatu dituztela eta euren azalpenak emateko.

"Legebiltzarra utziko dugu, guztien arteko elkarrizketa praktikatu eta aldarrikatzeagatik bota egin gaituztelako", esan du Ezenarrok.

Une oro Aralarren diskurtsoarekin koherenteak izan direla azpimarratu dute eta eurak bultzatutako bizikidetzarako eta bakerako lantaldea baztertzailea dela ukatu dute.


Albisteak (3)

Bideoak (1)