Hauteskundeak ekainaren 19an
Podemos eta Mas Pais alderdiak elkarrekin aurkeztuko dira Andaluziako hauteskundeetara
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ezkerra hautagaitza bakar batean bildu da, IU, Equo, Alianza Verde eta Iniciativa del Pueblo Andaluzekin batera. Yolanda Diaz presidenteorde bigarrenaren mezuarekin bat eginda jaio da akordioa.
Podemos eta Mas Pais alderdiak elkarrekin aurkeztuko dira ekainaren 19an izango diren Andaluziako Parlamenturako hauteskundeetara, goizalde honetan azken momentuan hitzartutako akordioaren arabera. Gauzak horrela, ezkerra hautagaitza bakar batean bildu da, IU, Equo, Alianza Verde eta Iniciativa del Pueblo Andaluzekin batera. Yolanda Diaz presidenteorde bigarrenaren mezuarekin bat eginda jaio da akordioa.
Akordioaren arabera, Inmaculada Nieto IUko buruzagia izango da Andaluziako Parlamenturako Presidentetzarako hautagaia.
Ezkerreko bateratze horren negoziazioan eragin handia izan du Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko presidenteorde bigarrenak. Hautagaia izango zen ala ez argitu barik, plataforma berri bat sustatzeko asmoa iragarri zuen, zeharkako izaera izango zuen esparru konfederala, ez bakarrik PSOEra mugatuta, eta herritarrei protagonismoa emanda.
Gauerdian itxitako itunaren arabera, Andaluziako Presidentetzarako hautagaitza IUri eman dio Podemosek, joera-aldaketa dakarrena. Dena dela, probintzia-zerrendetatik lau hautagai eskuratu ditu Podemosek, eta talde parlamentarioaren balizko gehiengoa. Bestalde, Teresa Rodriguez Adelante Andaluciako buruak uko egin dio ezkerreko zerrenda horrekin bat egiteari.