Itxi

Errege emeritua bueltan da

Itxaso Atutxa: "Errege emerituaren jarrera ez da batere eredugarria izaten ari"

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Abu Dabitik bueltan den Juan Carlos I.aren jarrera kritikatu du EAJren BBBko presidenteak, eta "Justiziatik ihes egin" izana leporatu dio.

Itxaso Atutxa EAJren BBBko presidentea eta Mireia Zarate. Argazkia: EFE

Itxaso Atutxa EAJren BBBko presidentearen hitzetan, "errege emerituaren jarrera ez da batere eredugarria izaten ari". Abu Dabitik Espainiarako bueltan, Sanxenxon (Galizia) da Juan Carlos I.a, "Justiziatik ihes egin ostean". Lezamako (Bizkaia) batzokiaren irekieraren 110. urteurrenaren ospakizun-ekitaldian egin ditu Atutxak adierazpen horiek.

Buruzagi jeltzaleak gogora ekarri duenez, errege emerituak, Estatuburu izandakoak, "erakundeetako erantzukizunik gorena" izan zuen eta, hala ere, "Justiziatik ihes egin du", erregearen ondasunean izandako ustezko irregulartasunei aipamena eginda.

Juan Carlos I.aren jarrera deitoratu du Itxaso Atutxak, Abu Dabitik itzulita, errege emeritua Sanxenxora abiatu delako eta, inolako azalpenik eskaini gabe, lagunekin solasean ibili delako, tartean, nabigatzen. "Horrek hausnarketa sakona eskatzen duela uste dut", amaitu du Atutxak.

Albisteak (3)