eitb focus
Lehia estua eman liteke EAJ eta EH Bilduren artean Gipuzkoan
Iker Gonzalez | eitb media
PSE-EEk, Elkarrekin Podemosek eta PPk babesa galduko lukete aurreko hauteskundeekin alderatuta, inkestek gainerako lurraldeetan erakutsi duten ildo beretik.
ETIB FOCUSek lehia estua aurreikusi du Gipuzkoan EAJ eta EH Bilduren artean, botoen % 2,5eko aldea izango litzateke eta bien artean, orain hauteskundeak egingo balira, EITB Taldeak egindako hogeita zazpigarren makroinkestaren arabera.
EITB FOCUS azken inkesta udal eta foru hauteskundeetarako urtebete falta denean egin da, 2023ko maiatzaren azken igandean egin beharko bailirateke bozketak. Gaur, EITBk inkesta honen bigarren zatia argitaratu du, eta bihar Nafarroakoak ezagutuko dira.
PSE-EEk, Elkarrekin Podemos eta PPk bezalaxe, indarra galduko lukete aurreko hauteskundeetan izandako emaitzekin alderatuta. Hala, PSE-EE izango litzateke hirugarren indarra, botoen % 16,7 eskuratuta ( % 0,6 gutxiago). Elkarrekin Podemosek, laugarren indarrak, % 7,4 eskuratuko luke, 2019an baino % 1,6 gutxiago. Azkenik, PPk botoen % 4,8 jasotzetik % 4,6 jasotzera pasatuko litzateke.
EITB Mediaren grafikoa.
Balorazioa
Aldundien eta ahaldun nagusien kudeaketari buruzko balorazioari dagokionez, Markel Olanok batez besteko 5,5eko nota jaso du, eta inkestan parte hartu duten pertsonen % 77,6k begi onez ikusi du aldundiak egiten duen kudeaketa.
EITB Mediaren grafikoa.
Kontsulta itzazu hemen Bizkaiko emaitzak, eta hemen, Arabakoak.
Orokorrean, % 72,1ek ontzat ematen du aldundiek egiten duten kudeaketa, 5,9ko notarekin, alegia, Jaurlaritzak jaso duen nota bera, baina azken kasu horretan herritarren % 77,4ren onespenarekin.
Jaurlaritzak batez besteko 5,9ko nota jaso du, eta % 77,4k begi onez ikusten du kudeaketa. Lurraldeka, Jaurlaritzari nota altuena eman dion lurralde historikoa Bizkaia da, 6,2ko notarekin; ondoren, Araba agertzen da, 5,8 eta, azkenik, Gipuzkoa, 5,5eko notarekin.
Azkenik, EAEKo herritarrek 5,5eko nota eman diote Espainiako Gobernuaren kudeaketari, inkestako parte hartzaileen % 57ko onespenarekin. Notarik altuena, kasu honetan ere, Bizkaian eman da, 4,9rekin; Araban, 4,6 eta Gipuzkoan, 4,3. Halere, hiru lurralde historikoetan % 50k baino gehiagok onetsi dute kudeaketa.
Respecto a la valoración de la gestión de las diputaciones y de los diputados generales, la ciudadanía otorga una nota media de 5,5 a Markel Olano, y en el 77,6 % las respuestas se aprueba su gestión.
Metodologia
Ikerketa hau burutzeko erabilitako metodologia kuantitatiboa izan da, telefono bidezko elkarrizketa teknikaren bidez. Ikerketa teknika honek proposatutako helburu guztiei erantzuna ematea ahalbideratzen du eta balio eta fidagarritasun handiko emaitzak jasotzen direnez eraginkortasunez aritzeko aukera ematen digu.
Ikerketaren unibertsoa: EAEn bizi diren 18 urtetik gorako gizabanakoak osatzen dute; Landa-lana 2022ko maiatzaren 5etik 12ra burutu zen. Laginketa geruzatu bat burutu da, kuotekiko proportzionala den finkapenarekin hau ere metolodolgia kuantitatiboa erabiliz burutu da.
Fitxa teknikoa
EAE-n bizi diren 1.750 pertsona (400 Gasteiz-en eta 150 Arabaren gainerakoan; 400 Bilbon eta 200 Bizkaiaren gainerakoan; 400 Donostian eta 200 Gipuzkoaren gainerakoan). La= ±% 2,34 konfiantza-maila: % 95, p=q=0´5 EAE-ko datuetarako, ±% 4,18 Arabako datuetarako, ±% 4,00 Bizkaiko datuetarako, ±% 4,00 Gipuzkoako datuetarako, ±% 4,90 Gasteizko datuetarako, ±% 4,90 Bilboko datuetarako eta ±% 4,90 Donostiako datuetarako.
Lurralde historiko, udalerri, sexua eta adinaren arabera geruzatutako zorizko lagina. Inkesten % 26,9-a euskaraz egin dira eta gainerako % 73,1-a gazteleraz. Inkesta egindako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak. Landa-lana 2022ko maiatzaren 5etik 12ra burutu zen telefono bidezko elkarrizketa bitartez. Inkesten batez besteko iraupena 5,31 minutukoa izan da, motzenak 4 minutu eta luzeenak 18 minutu iraun dutelarik.