Atristain auzia
"Gorenaren erabaki arbitrarioak ziurgabetasun juridiko sakona sortzen du", EAJ, EH Bildu eta EP-IUren ustez
Eider Garaikoetxea O. | EITB Media
Adierazpen batean, hiru taldeek "harridura" eta "kezka" agertu dute Gorenak ez duelako Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Xabier Atristain ETAko presoaren kasuaren harira emandako epai "argi, irmo eta derrigorrez bete beharrekoa" aintzat hartu.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Eusko Legebiltzarreko EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos-IU (EP-IU) taldeek euren "harridura" eta "kezka" agertu nahi izan dute, Auzitegi Gorenak aginduta Xabier Aristain ETAko kide ohia espetxeratu eta biharamunean. Hiru taldeek adierazpena izenpetu dute kasuaren inguruan euren iritzia plazaratzeko, eta "Gorenaren erabaki arbitrarioak ziurgabetasun juridiko sakona" sortzen duela salatu dute.
Joseba Diez, Julen Arzuaga eta Miren Gorrotxategi, hurrenez hurren, EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos-IU taldeen legebiltzarkideek agerraldia egin dute eguerdian Gasteizko ganberan. Hirurek, txandaka, irakurritako adierazpenean gogorarazi dutenez, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Xabier Aristrain ETAko presoari epaiketa justu bat izateko eskubidea urratu egin zitzaiola ebatzi zuen, eta horren ondorioz, presoa aske geratu zen. Erabakia "errespetuz" hartu zutela azaldu dute taldeok.
Hori horrela izanik, "harrituta" azaldu dira Estrasburgoko epaia "argia, irmoa eta derrigorrez bete beharrekoa" izanik, Gorenak aintzat ez hartu ez duelako.
Halaber, hiru taldeok (Legebiltzarraren % 80) "kezka" ere agertu dute, "bestelako alternatibak egonda, berehala espetxeratzeko agindua" eman duelako.