Estatuei elkarrizketa 'ordenatua' hasteko eskatu die ezker abertzaleak
Eredakzioa
Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko bozeramailearen ustez, "zintzilik dagoen agendaren soluziora iristeko era bakarra da".
ETAk Espainiako eta Frantziako gobernuekin "elkarrizketa zuzena" hasteko ordezkaritza izendatu duela jakitera eman ostean, Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko bozeramaileak adierazi du "albiste ona" dela eta era honetan, elkarrizketaren aldeko apustua berresten dela ekarri du gogora. Horregatik, Espainiari eta Frantziari elkarrizketa "ordenatua eta monitorizatua" hasteko eskatu die.
"Dagoeneko urriaren 20an elkarrizketaren alde egin zuen apustua berretsi du ETAk, baita orain bi aste, Nazioarteko Egiaztatzaileei helarazi zion bezalaxe", adierazi du Ugarteburuk Donostian eman duen prentsaurrekoan.
Ondorioz, "luzapenik" gabe, Espainiako eta Frantziako gobernuei elkarrizketa hasteko eskatu die, "zintzilik dagoen agendaren soluziorako era bakarra delako". Azkenik, bi Estatuei "seriotasuna" eta "lehenbailehen" hastea eskatu die.