Itxi

HAUTESKUNDEAK NAFARROAN

Podemosek, IUk, Batzarrek eta hainbat independentek bat egin dute "Zurekin Nafarroa" markaren pean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Aurkezpenean azaldu dutenez, "herritarren bizi baldintzak hobetzeko" batu dira. Aniztasunetik berdintasuna aldarrikatzen dute, herritar guztiek eskubide berberak izan ditzaten.

"Zurekin Nafarroa" markaren aurkezpena. Argazkia: EFE

2023ko udal eta foru hauteskundeei begira jarri eta Nafarroako Podemosek, IUk, Batzarrek eta hainbat independentek bat egin dute hauteskunde marka berri baten baitan: "Zurekin Nafarroa, Contigo Navarra".

Ekitaldia egin dute larunbat honetan, markaren berri emateko. Duela bi aste argitaratutako eta gaur berretsitako aurreakordioaren arabera, oraindik ez da hautagairik izendatu, baina bai ordezkaritza-ordena: Podemosi eman diote Parlamenturako zerrendaburua eta Batzarreri Iruñeko Udalekoa izendatzeko eskumena, eta IUN-NEBk bi zerrendetako bigarrenak aukeratuko ditu.

Begoña Alfaro Nafarroako Podemos-Ahal Duguren koordinatzaileak esan duenez, "Nafarroarako proiektu politiko bat aurkeztu dugu, Nafarroan pentsatua, Nafarroan kudeatua eta erabaki eremua Nafarroan izango duena".

Aniztasunetik berdintasuna aldarrikatzen du koalizioak, herritar guztiek eskubide berberak izatea, alegia, eta herritarren bizi baldintzak hobetzea da euren helburu nagusia.

Aurkezpen ekitaldia. Argazkia: EFE

Azken hauteskundeetan banatuta joan ziren eta boto asko galdu zituzten.