Diputatuen Kongresua
Espainiako Gobernuak nazioaren egoerari buruzko eztabaidan iragarritako 14 neurriak
Agentziak | EiTB Media
Pedro Sanchezek neurri sorta iragarri du, inflazioari aurre egin eta krisi ekonomikoari "bidezko" irtenbide bat eman nahian.
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak neurri sorta iragarri du nazioaren egoerari buruzko eztabaidan, inflazioari aurre egin eta krisi ekonomikoari "bidezko" irtenbide bat eman nahian.
- Bankuei ezohiko eta aldi baterako (bi urte) zerga, urtean 1.500 milioi euro inguru biltzeko.
- Argindar, gas eta petrolio enpresa handiek 2022an eta 2023an lortutako ezohiko mozkinaren gaineko zerga, urtean 2.000 milioi euro inguru biltzeko.
- Renfeko eta Kataluniako aldirietan zein distantzia ertaineko tren abonuen doakotasuna irailaren 1etik abenduaren 31ra bitartean.
- Osasun Sistema Nazionala sendotzea. Osasun Publikoaren Estatu Zentroa sortzea, osasun larrialdien kudeaketa hobetzeko.
- 100 euroko beka osagarria, irailetik abendura, dagoeneko bekadun diren 16 urtez gorako ikasle guztientzat.
- 4.0 Eskola Kode Programa, Haur eta Lehen Hezkuntzan zein DBHn gaitasun digitalak trebatzeko.
- Mugikortasun jasangarriaren Legea, industria Legea eta mezenasgo Legea laster onartuko dituzte.
- Lobbyak arautzeko legeak, informatzaileak babesteko (ustelkeriari aurre egiteko), gizakien esplotazioaren kontrako legea, arraza diskriminazioaren aurkakoa eta sekretu ofizialak.
- Espainiako landa eremua bultzatzeko Nekazaritza Politika Erkide (NPE) berri eta hobetu baten aurkezpena.
- Suteak prebenitzeko eta itzaltzeko langileentzako marko arautzaile berria, suaren aurkako borrokan eraginkorragoak izateko.
- Eraikin publikoetan autokontsumoa zabaltzeko 200 milioi euroko egitasmoa.
- Kanpamentu Operazioa (Madril) berehala desblokeatzea. 12.000 etxebizitzaren eraikuntza, horietatik % 60 publikoak.
- Kanariar eta Balear uharteak guztiz deskarbonizatzeko inbertsioa.
- Ceutaren eta Melillaren garapen ekonomikorako bi egitasmo estrategiko onartzea.