Itxi

Madrilen

Ultraeskuindarrek Athleticeko zaleak zirikatu dituzte manifestazioan

Redacción

Eskuin muturreko manifestariek ostiral honetan Espainiako batasunaren alde egin dute Madrileko hirigunean,

Madrilgo manifestazioa. Argazkia. EFE

Eskuin muturreko ehunka manifestarik gaur arratsaldean Espainiako batasunaren aldeko manifestazioa egin dute Madrilen, eta Athleticeko zaleak zirikatu dizute, besteak beste, "Gora Espainia, kabroia" hitzekin.

"Ni espainiarra naiz", esan du, harrituta, Bilboko taldearen jarraitzaileetako batek, manifestaldian irainak jasotzean. Manifestazioa Espainiako Falangeak eta Nudo Patriotak deitu zuten , eta Alfonso Martinez Plazan egin dute, Polizia dispositibo handiaren artean.

Manifestazioa arratsaldeko 18:00etan hasi dute, eta Athleticen eta Bartzelonaren arteko futboleko Errege Kopako finalerako ordu gutxi geratzen direnean.

Gobernuaren Madrilgo Ordezkaritza manifestazioa astelehenera arte atzeratzen saiatu zen, futbol partidaren egunean ez izateko, baina Justizia Auzitegi Gorenak ebazpen hori baliogabetu zuen.



Eskuin muturreko ehunka manifestarik gaur arratsaldean Espainiako batasunaren aldeko manifestazioa egin dute Madrilen, eta Athleticeko zaleak zirikatu dizute, besteak beste, "Gora Espainia, kabroia" hitzekin."Ni espainiarra naiz", esan du, harrituta, Bilboko taldearen jarraitzaileetako batek, manifestaldian irainak jasotzean. Manifestazioa Espainiako Falangeak eta Nudo Patriotak deitu zuten , eta Alfonso Martinez Plazan egin dute, Polizia dispositibo handiaren artean. Manifestazioa arratsaldeko 18:00etan hasi dute, eta Athleticen eta Bartzelonaren arteko futboleko Errege Kopako finalerako ordu gutxi geratzen direnean. Gobernuaren Madrilgo Ordezkaritza manifestazioa astelehenera arte atzeratzen saiatu zen, futbol partidaren egunean ez izateko, baina Justizia Auzitegi Gorenak ebazpen hori baliogabetu zuen.

Albisteak (1)