Elkarrizketa Radio Vitorian
Suso (EAJ): "Asko pozten naiz EH Bilduk bi parke eoliko berrien harira jarrera aldatu duelako"
EIRB MEDIA
Radio Vitorian izandako elkarrizketa batean, Araba Buru Batzarreko presidente Jose Antonio Susok aintzat hartu du EH Bilduk begi onez ikustea Euskadin bi parke eoliko berri egitea. Bat Aramaion egingo lukete.
Jose Antonio Suso Arabako EAJko presidentearen iritziz, "albiste ona da, baieztatzen bada, EH Bilduk babestea Statkraft norvegiar enpresak asteartean azaldutako asmoa, alegia, Euskadin bi parke eoliko berri egitea. Statkraft liderra da Europan energia berriztagarriaren ekoizpenean, eta haren asmoa da parke horietako bat Aramaion (Araba) egitea.
Araba Buru Batzarreko presidenteak ostegun honetan Radio Vitorian izandako elkarrizketa batean gogora ekarri duenez, "udalerri jakin batean, aldaketa hori egon badago. Beste udalerri bat dago, Aramaio, hain zuzen ere, eta oraindik ez dakigu bertan proposamenaren aldekoak diren. Nolanahi ere, oso ona da aldaketa hori gertatzea, eta aukera izan dezagula energia arloan akordio bat gauzatzeko, euskal alderdien gehiengoak babestutako akordio bat", zehaztu du.
"Azken hilabeteotan, energiaren gaineko itxaropenak erabat aldatu egin dira. Euskadi uhartea da, eta bere energiaren % 10 soilik ekoizten du. Gure mendekotasuna oso handia da. Hori dela eta, energia-proiektuak garatu behar ditugu; urteak daramatzagu proiektu horiekin lanean", azaldu du.
Araba Buru Batzarreko presidenteak, halaber, EH Bilduren argudioetako bat ezeztatu du; izan ere, koalizioak baloratu egin du parkeak eraiki nahi dituen norvegiar enpresa publikoa izatea. Baina "hemen", esan du Susok, "mahaigainean jarritako ia proiektu guztiek Energiaren Euskal Erakundearen parte-hartzea dute, eta zaila da hori baino publikoagoa izatea. Gainera, Erriberabeitian, Arasurrek ekoitzitako energia eskuratzeko aukera izan lezakete. Sozializatzen ari da, EH Bilduk eskatzen duenez".